AURKEZPENA
Zer da Mundua?
Mundua bideojoko bat da, 2029. urtean kokatuta dagoena. Honetan Agenda 2030eko helburuak betetzear daude oraindik, eta jokalariaren eginkizuna hauek betetzen laguntzea da. Kontinente ezberdinetatik bidaiatuz, hauetan dauden arazoak ezagutu eta konpontzeko lanean hasiko da.
Mundua hobetzeko helburuak betetzen dituzun bitartean, garaikurrak lortzen dituzu, kontinente horren helburua bete duzula adierazten dutenak. Irabazteko denak lortu behar dituzu, saiatu lortzen!

ZERBITZUAK
Zergatik aukeratu Mundua?
Gizarte kontzientzia
Mundua-k lantzen dituen arazoak, gaur egunean, errealitatean gertatzen direnaren islada dira. Jokoaren bitartez, jendea gatazka hauetaz konturatzea da asmoa.
Arazoak era entretenigarri eta murgiltzaile batean landuz, jokalariak gaur eguneko arazoetaz errazago ohartarazten dira.


ZERGATIK MUNDUA?
Kontzientziazio arin eta entretenigarria adin guztietarako.
Joko ezin hobea da biztanleria munduko arazoez kontzientziatzeko; planetan izten dugun aztarnaz eta gizarte gisa ditugun gabeziez jabetzeko. Murgiltzailea, jolasteko erraza eta adin guztietarako egokia da; eta horrek baliabide moldakor bihurtzen du.
Aurkezpen bideoa


