top of page

Garapen
Jasangarrirako
Helburuak

Garapen Jasangarriko Helburuek, txirotasunaren desagerpena, planetaren ardura eta desberdintasunen murrizketak defendatzen dituzte. 5 funtsezko elementu daude: pertsonak (guztiei berdin tratatu, desberdintasunik izan gabe), planeta (planeta babestu), oparotasuna (ekonomia eraldatu, naturarekin harmonia bat izateko), bakea (gizarte baketsu bat sortzea), aliantzak (munduan aliantza bat sortzea hainbat pertsonen artean). Elementu hauek betetzeko GJH-ak sortu ziren, 17 GJH zehazki.

OSASUNARI BURUZKO KONTZIENTZIA.

Lehen GJH-a osasuna eta ongizatea izango litzateke, zerrendatik hirugarren helburua. GJH honek pertsona guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzen du. Guk, Ipar Amerikarekin lerrokatu dugu, izan ere, bertan osasuna oso garestia eta pribatua da, hori dela eta, ez dago denentzat eskuragarri. Gainera, munduko beste tokietan biztanleak ez dira ohartzen Ipar Ameriketan gertatzen den arazoaz. Hortaz, “Trivial” bat sortu dugu, jokalariek ongizatearen eta osasunaren prezioen inguruan gehiago jakiteko helburuarekin. Galdera guztiak erantzuten dituenean erabiltzaileak, trofeo bat jasoko du, baita MUnedak ere (jokoaren diru propioa).

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK AREAGOTZEN

Europako kontinentean erabili dugun GJH-a energia irisgarria eta ez kutsagarria izan da, zazpigarren GJH-a, alegia. Energia funtsezko elementu bat da mundu osoan, energiarik gabe ezin dugulako ezer egin. Energiaren funtzionamenduan aldaketak egingo bagenitu, aldaketa klimatikoa asko hobetuko zen, berotegi-efektua murriztuz. Hortaz, Europako minijokoan haize errotak eta eguzki panelak kokatu behar dira, energia lortzeko metodologia ikasten hasteko. Haize errotak eta eguzki panelak jartzen dituenean erabiltzaileak, trofeo bat jasoko du, baita MUnedak ere (jokoaren diru propioa).

GOSETEAREN MURRIZKETA

Hurrengoa goserik ez aldarrikatzen duen GJH-a izango litzateke, hau da, bigarren helburua; honek, gose eta desnutrizio modu guztiak amaitzea du helburutzat. Nekazaritza sustatuz arazo hau desagertzeko helburuarekin sortu zen. Gaur egun, gosea eta desnutrizioa arazo larri bat da munduan, herrialde askoren garapena mantsoagoa baita arazo honengatik. Gure PBL proiektuan GJH hau Afrikako kontinentearekin lerrokatu dugu; bertan, zuhaitzak landatu behar dira, eta zuhaitz hauek gosea murrizteko elementuak hornitu dizkie herritarrei, gainera erabiltzaileak trofeo bat jasoko du, baita MUnedak ere (jokoaren diru propioa).

INGURUNEKO KUTSADURA

Nabarmendutako laugarren GJH-a zerrenda orokorretik hamahirugarrena izango litzateke, klimaren aldeko ekintza zehazki. Honek, klima aldaketak sor dezakeen ondorioei aurre egiteko neurriak hartzea bultzatzen du. Mundu guztian dagoen arazo bat da, baina gehienbat Asiako kontinentean, kutsadura mailak oso altuak baitira. CO2 isurketak areagotzen ari dira (Txinak 10.065 milioi tona CO2 isuri zituen 2019an). Jokoan, CO2 eta O2 partikulak egongo dira, eta erabiltzaileak CO2 partikulak ezabatu beharko ditu, CO2-ren murrizketa adieraziz. Bukatzean, trofeo bat jasoko du erabiltzaileak, baita MUnedak ere (jokoaren diru propioa).

ITSASPEKO BIZITZA

Azken GJH-a Itsaspeko bizitza da. Honek itsasoan dagoen kontaminazioa murriztea du helburutzat. GJH hau Ozeania kontinentearekin lerrokatu dugu proiektuan. Herritarrek zaborra botatzen badute, itsasoan eta hondartzetan amaituko da zaborra, ekosistemak hondatuz. Gainera, itsasoan dauden itsasontziek material arriskutsuak isuri ditzakete, itsasoko zati handi bat kutsatuz eta bertako animaliak hilez. Gure jokoan, itsasoan dagoen zaborra jaso behar da, itsasoa garbitzeko asmoarekin sortua. Zabor guztiak jaso dituenean erabiltzaileak, trofeo bat jasoko du, baita MUnedak ere (sortutako jokoaren diru propioa)

gjh 14.jpg
bottom of page